XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Non da gure txakurra?
- Nire pipearen billa joan da gizonak erantzun.

Zeuretzat nai ez dozuna, ez besteri egin!.

OLATAK
Len, olatak egiten ziran gure eleizetan....

Erriko etxekoandra guztiak ogi bat eroaten eben altzoan.

Eta Mezako eskintza-aldia eldutakoan, euren jarlekuetatik jagi eta altararantza zuzentzen ziran.

Abadea be altaratik jatsi, eta bere estolea mun-egiteko aurreratu ondoren, olata areik, arimen aldeko eskiñitzat artzen zituan.

Etxekoandra txiki bat zan bein eta ogi txiki bat ekarren olatatzat.

Eta abadeari eskintzerakoan, uzker batek urten eutson andraxoari.

Eleiztar guztiak barrez iztanda egin bearrean asi ziran.

Abadea bera gorra zan, eta ez eban uzkerraren soiñurik entzun.

Eta andra txikiak ekarritako olata txikiagaitik barrez iñarduala uste izan eban.

Eta esan eutsen eleiztarrai:
- Ez barrerik egin.

Oraingoan txikia egin dau, orea edo masa gitxi euki daualako.

Urrengoan aundiago egingo dau.

DEABRUAREN ZIRIA
Bein baten, nekazari batzuk lurra landuten eragoien.

Lanean iñarduela, deabrua agertu, ta esan eutsen:
- Lur erdia neurea da.

Zuok artuko dozuenaren erdia neurea izango da.

Lurraren azpikoa zeuena izan dedilla, eta lurraren gaiñekoa, neurea.

Nekazari areik, orduan, arbia erein eben.

Eta arbi-aroa etorri zanean, arbi-buruak nekazarientzat izan ziran, eta gaiñeko ostoak deabruarentzat.

Asarratu egin zan deabrua au ikustean, eta barriro agertuaz, esan eutsen nekazariai: (...).